2016(e)ko urriaren 1(a), larunbata

ZUMARRAGA - ANTIO - ATXURTZA - EZKIO

5. eta 6. mailakoak urtero Izazpira igo izan gara, baina aurten aspaldiko ohitura bat berreskuratu dugu,  Izazpi eta Atxurtza txandaka bisitatzea. Ostiralean Zumarragatik, Antiotik eta Osinalde baserriaren ondotik, Ezkion uso postuak daudelako hain ezaguna den gailurrera iritsi gara. Bertan hamaiketakoa egin eta banantzea erabaki dugu. 5. mailakoak Ezkiora joan gara pilotan jokatu eta parkean ibili nahi genuelako eta 6. mailakoak Kizkitzaraino gerturatu dira. Baina ordu bietan, atzera Atxurtzan elkartu gara bazkaltzeko. Eguraldi ona nahi genuen eta aukeran, beroegi egin digu, baina bikain ibili gara.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina