2017(e)ko abenduaren 26(a), asteartea

GABON EGUNA

Aurten Gabon Eguna igandea  izan arren, ez diogu usadioari huts egin eta Eguzkiak ere irrifar egin digu!









KRISMA ETA IDAZLAN LEHIAKETA

Honako hauek izan dira 6. mailan saridunak:

  • Krisma lehiaketan 3. saria Ekain Alustiza. Aipamen berezia Nahia Urbizu.
  • Idazlan lehiaketan 2. saria Xabi Marin. Aipamen berezia Aiala Hurtado, Unai Madina eta Goizane Amenabar.
Bejondeizuela!



GABON ZORIONTSUAK


6. mailako desioen zuhaitz honekin…
Bihotz-bihotzez jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu!!

Aitor, Blanca, Josu eta Elisabeth.

2017(e)ko abenduaren 16(a), larunbata

IPUINAK KONTATZEN

Gaztelaniako proiektua izan da 4. mailako ikasleei guk asmatutako mitoak kontatzea. Ederra proiektua! Dibertigarria benetan!









2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA

Aurten Euskararen Eguna bertso jaialdi batekin ospatu dugu. Bertsolaritza euskaraz egiten den jarduera da, euskaraz pentsatzera bultzatzen du, hitzekin jolastea ahalbidetzen du eta euskaldunon ondarea da. Ikusleak 5. mailako ikasleak izan ziren. Eta era berean, guk beraien antzerkia ikusi genuen.



2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena



"Denok Zu" leloan oinarrituta 6.mailan emakumeenganako indarkeriaren kontrako gaiaren inguruan hitzaldia jaso dugu, eta morez jantzita argazkia atera ere bai.



















2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

ESPERIMENTUAK

NATUR ZIENTZIAK: ESPERIMENTUAK

NOLA SORTZEN DIRA MENDIAK??

Pausoz pauso ikusiko duzue.





Eta nola sortzen da harea?










 Urak harkaitzak hautsi ditzake?



2017(e)ko azaroaren 5(a), igandea

MINERALOGIA

Mineralen inguruko tailerra burutu dugu, udaletxeko mineral eta fosilen erakusketa bisitatu  eta mineralen ezaugarriak museoan ezagutu. Herrian bertan horrelako aukera edukitzea izugarria da!










2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

ZUMAIAKO FLYSCHA

Zumaiako flyscha orain dela 60 milioi urte  sortu zen, Iberiar penintsulako eta Europako plaka teknonikoek talka egitean. Harri geruza bakoitzak (gogorrak eta bigunak tartekatzen dira) 10.000 urteko informazioa ematen digu, liburu erraldoi baten orrialdea izango balitz bezelaxe.