2017(e)ko abenduaren 26(a), asteartea

GABON EGUNA

Aurten Gabon Eguna igandea  izan arren, ez diogu usadioari huts egin eta Eguzkiak ere irrifar egin digu!









KRISMA ETA IDAZLAN LEHIAKETA

Honako hauek izan dira 6. mailan saridunak:

  • Krisma lehiaketan 3. saria Ekain Alustiza. Aipamen berezia Nahia Urbizu.
  • Idazlan lehiaketan 2. saria Xabi Marin. Aipamen berezia Aiala Hurtado, Unai Madina eta Goizane Amenabar.
Bejondeizuela!



GABON ZORIONTSUAK


6. mailako desioen zuhaitz honekin…
Bihotz-bihotzez jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu!!

Aitor, Blanca, Josu eta Elisabeth.

2017(e)ko abenduaren 16(a), larunbata

IPUINAK KONTATZEN

Gaztelaniako proiektua izan da 4. mailako ikasleei guk asmatutako mitoak kontatzea. Ederra proiektua! Dibertigarria benetan!









2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA

Aurten Euskararen Eguna bertso jaialdi batekin ospatu dugu. Bertsolaritza euskaraz egiten den jarduera da, euskaraz pentsatzera bultzatzen du, hitzekin jolastea ahalbidetzen du eta euskaldunon ondarea da. Ikusleak 5. mailako ikasleak izan ziren. Eta era berean, guk beraien antzerkia ikusi genuen.