Aurten Gabon Eguna igandea izan arren, ez diogu usadioari huts egin eta Eguzkiak ere irrifar egin digu!
2017(e)ko abenduaren 26(a), asteartea
KRISMA ETA IDAZLAN LEHIAKETA
Honako hauek izan dira 6. mailan saridunak:
- Krisma lehiaketan 3. saria Ekain Alustiza. Aipamen berezia Nahia Urbizu.
- Idazlan lehiaketan 2. saria Xabi Marin. Aipamen berezia Aiala Hurtado, Unai Madina eta Goizane Amenabar.
Bejondeizuela!
GABON ZORIONTSUAK
6. mailako desioen zuhaitz honekin…
Bihotz-bihotzez jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu!!
Aitor, Blanca, Josu eta Elisabeth.
2017(e)ko abenduaren 16(a), larunbata
IPUINAK KONTATZEN
Gaztelaniako proiektua izan da 4. mailako ikasleei guk asmatutako mitoak kontatzea. Ederra proiektua! Dibertigarria benetan!
2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea
EUSKARAREN EGUNA
Aurten Euskararen Eguna bertso jaialdi batekin ospatu dugu. Bertsolaritza euskaraz egiten den jarduera da, euskaraz pentsatzera bultzatzen du, hitzekin jolastea ahalbidetzen du eta euskaldunon ondarea da. Ikusleak 5. mailako ikasleak izan ziren. Eta era berean, guk beraien antzerkia ikusi genuen.
2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

"Denok Zu" leloan oinarrituta 6.mailan emakumeenganako indarkeriaren kontrako gaiaren inguruan hitzaldia jaso dugu, eta morez jantzita argazkia atera ere bai.
2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena
ESPERIMENTUAK
NATUR ZIENTZIAK: ESPERIMENTUAK
NOLA SORTZEN DIRA MENDIAK??
Pausoz pauso ikusiko duzue.
Eta nola sortzen da harea?
Urak harkaitzak hautsi ditzake?
NOLA SORTZEN DIRA MENDIAK??
Pausoz pauso ikusiko duzue.
Eta nola sortzen da harea?
2017(e)ko azaroaren 5(a), igandea
MINERALOGIA
Mineralen inguruko tailerra burutu dugu, udaletxeko mineral eta fosilen erakusketa bisitatu eta mineralen ezaugarriak museoan ezagutu. Herrian bertan horrelako aukera edukitzea izugarria da!
2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna
ZUMAIAKO FLYSCHA
Zumaiako flyscha orain dela 60 milioi urte sortu zen, Iberiar penintsulako eta Europako plaka teknonikoek talka egitean. Harri geruza bakoitzak (gogorrak eta bigunak tartekatzen dira) 10.000 urteko informazioa ematen digu, liburu erraldoi baten orrialdea izango balitz bezelaxe.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)